Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-09-04 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sebastianen eskuak dotore eta txukunak dauden eta diren bitartean, Anjelenak zatarrak, traketsak eta kailotsuak dira. Nolako bizimodua daramate?

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Gure eskuak begira hemen
aldez aurretik jardunak,
eta nereak beti bezela
txukunak eta legunak;
zikinak eta zartatu askokin
daduzka nere lagunak,
eskuak ez du zer nekaturik (bis)
burua nekatzen dunak.
Larrañaga:
Alde batera gure Lizasok
arrazoi zuen, agian;
txikia ere ahal baldin bada
saiatu nahi du egian:
lana eginda laztuak ditut,
utzi nahi dute argian...
Nik atzaparrak kailoz beterik (bis)
ta Lizasok arpegian.
S.Lizaso:
Zeure ustetan bertso horrekin
egin nahi zenduen grazi,
zu langilea ta ni alperra
zeuk hori adierazi;
zuk izerditan egunero ta
nik kosta gabe irabazi;
behar bezela bizi ezkero (bis)
ondo bizitzen ikasi.
Larrañaga:
Zure alderdi bat kontatuko det:
hain bertsolari mardula!
Begian bistan dagon gauza da
zergatikan egin burla?
Eskuak ere leunak dauzkazu,
hori ezin disimula;
hamabost urte badira, behintzat, (bis)
kolperik egin ez dula.
S.Lizaso:
Hori serio bota du honek
ni nago arpegi alaiz,
inoiz lanean hasi nahi badet
oraindikan nago garaiz.
"Hik ez det, motel, kolperik jotzen"
hori entzuten det nik maiz,
holako batzuk beharrezkoak (bis)
ni hola biziko banaiz.
Larrañaga:
Itxura antzean bizi zerala
denok gerade kontura,
ia egunero festarik-festa
hor baidijua kantura;
neretzat, berriz, kamiona ta
baserriko lotura,
hemen Lizaso bizi da bakarrik (bis)
bertsolaitzaren kontura.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra