Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1993-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Felix laguna bertso hauetan
ez naiz izango faltsoa,
bertsoa eta mendia ez dira
zure meritu osoa,
nola-nai ere ez al da gauza
polit ta kuriosoa,
munduko tontor haundienaino
iritsi dela bertsoa? (bis)
Bertso on bat ere botako zendun
zuk tontorra jotakoan,
atake hori prestatu gendun
guztiok bertso grupoan,
nik saio asko nitun hemen da
hargatik ez nintzan joan,
bestela biok egingo gendun
bederatzi puntukoan. (bis)
Bromak utzi ta zuen azaina
da benetan paregabe,
baina halare lagun bezela
esango dizut suabe,
nahiz-ta zu egin munduko mendi
gailur altunaren jabe,
segi ezazu beti bezela
gehiegi sinistu gabe. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra