Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-05-08 Elizondo Jaialdia
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Sarasua, HIES-aren birusa zara, ta oraintxe zaude Egañaren gorputzean sartzeko zorian.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Odola daukat garraio bide
ta gorputza dut etxea,
alde hortatik neri igual zait
aurrea edo atzea,
gizakiengan sartzea dut nik
derrigorrezko trantzea,
zulo haunditik edo txikitik
nundik nahi dezu sartzea? (bis)
Egaña:
Haunditik edo txikitik berdin
zeure modura eratu,
baina mezedez neri sarrerik
ez zaidazu minberatu,
ederki dakit zure gaitz hori
ezin leikela geratu,
baina zuk ere ez dezu gorputz
xamurrena aukeratu. (bis)
J.Sarasua:
Gorputz gogorra izanda ere
badut nere zeregina,
zaudela lasai sartzean behintzat
ez dizut egingo mina,
Andoni ez zenduke beharko
ez birus, ez medizina,
bertso saioen ondoren formal
etxera joago bazina. (bis)
Egaña:
Benetan gogoz entzuna dizut
lehenoko bertso alea,
disimuloan adarra joaz
kendu nahiean ilea,
sermoi luze bat kontatu digu
ta hori da seinalea,
biak batera ote zera zu
birusa eta prailea?
J.Sarasua:
Birus prailea deitzen didate
ta hala nahi dut azaldu,
aizu Andoni, zure buruak
zentzurik izango al du?
Kutsatu ondoren orain arteko
ohitura guztiak galdu,
Naparroaldean ez ezazula
nere semerik zabaldu. (bis)
Egaña:
Ahal baldin bada ez dut izan nahi
beste inoren hondamen,
oraindik indar haundia daukat
badabilkit nahiko kemen,
atzo Zestuan, gaur Elizondon,
ta bihar berriz Senperen,
ia birusa neuk hiltzen dudan
birusak ni hil baino lehen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra