Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-05-14 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Bertsoa entzun |
1993-05-14 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Horren aurrean hamaika jendek
piztutzen ohi du antena,
hiruzpalau hitz entzutearren
okerra edo herrena,
horreri buruz honako hau da
pentsatu genezakena:
Ridikuloa da mundu hontan
negoziorik onena.
Ikusi ondoren pantaila aurrean
sarri egon naiz kezketan,
zergatik parte hartu horrela
era hortako festetan?
Ta Urrusolo horreri buruz
zer esan leike benetan?
Protagonista izatearren
kaka egingo luke bertan.
Bere saioak bihurtu dira
inguruan ezagunak,
jende guztiak maitatzen ditu
era hortako jardunak,
alperrik dira hitz gozoak ta
alperrikan hitz txukunak,
programa onena hori badegu
ederki gaude lagunak!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra