Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-03-28 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-03-28 Donostia Plaza librea
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Jon
Lana
Hirunaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Entzulego gutxi etorri zela medio, jardun bat egin ostean, Korrika zortzigarrena gaia hartu zuten,
batak eta besteak zer nolako premia zuen kirola egiteko aitzakiarekin.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-03-28 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Harritzekoa hau ere ez da
nola hemen da Donosti,
Korrikaren alde gu kantatzera
hirira hemen daukazki,
hiru izen gaur bilduak gaude
bat nahiko gizena noski,
Lizasori ere korrikaldi bat
ez zaio etorriko gaizki. (bis)
S.Lizaso:
Amuritzaren desafioak
sortu hainbat buruhauste,
gizen geranok denak makaltzat
kolpean jotzen gaituzte,
heorri ere bizkor haizenik
arren ez zakela uste!
Nik gaurkoan korriko diat
hik korrika hainbeste. (bis)
J.Lopategi:
Batek ziria jaurti zuen ta
gero erantzuna merezi
hau ere saltoz hasi liteke
bizkaitar bien ihesi,
nolanahi ere korrikalari
hau ez legoke itsusi,
baina gaur egun korrika hoietan
beltzak ditugu nagusi. (bis)
Amuriza:
Gaur kros bat bada Bizkai aldean
nere orrian jarria,
izena dauka Zornotza eta
ez da notizi berria,
behintzat badute kirol horretan
fama ikaragarria,
hemen badago gineatar bat
bertsotara etorria. (bis)
S.Lizaso:
Beraz, nundikan etorri zaigu
orain gaude jakinian,
beltza da baina ez da egoten
hau kantatu ezinean,
abildadea haiek ta honek
ditek leku ezberdinean,
haiek hanketan dute indarra
honek berriz mingainean. (bis)
J.Lopategi:
Mingaina ondo erabiltzea
ez al zen gaurko helmuga?
Zaindu ditzagun gure euskera
ta Euskal Herriko ohitura,
Amuriza're Zornotzan gendun
korrikalari modura,
direkzioa erratu eta
Donostiara etorri da. (bis)
Amuriza:
Lehengoan zehar zabaltzen ari
omen da beren kontura,
korrikari ta bertsolaritzan
bada ordun abentura,
Realak ere hartu berri du
beltzak sartzeko ohitura,
Arzalluz Jaunan RH-a
toki onean gelditu da. (bis)
S.Lizaso:
Amurizaren hitz joko hori
betidanik nabaria
gai zerrenda're itxura danez
ekarri du ugaria,
krosetik hasi ta futbolera
pasa da honen haria,
zer zera kirol kazetaria
edo-ta bertsolaria. (bis)
J.Lopategi:
Desorekatu nahi gaitu gu ta
entzulegoa engaina,
baina bertso bat merezi luke
esandakoen ordaina,
Arzalluz horren hitz guzti hoiei
hartu diegu tamaina,
Oceano're RH da
ni bezain beltza da baina. (bis)
Amuriza:
Hemen batetik eta bestera
goaz pausoan-pausoan,
Lizasok ere jarri berri nau
eratorrei erasoan,
Arzalluz ere entzun genduan
etxean eta auzoan
hark RH esan zun baina
HB esan nahi zuan. (bis)
S.Lizaso:
Hizketarako zuek ez ezik
haren hainbat borondate,
ta jakinean botatzen ditu
makina bat disparate,
bere buruai mesede egin
eta besterenai kalte,
inoiz sotanak jantzitakoak
denok berdinak zerate. (bis)
J.Lopategi:
Sotana artetik etorria da
Euskal Herriko legea,
lehen sermoietan ta gero hitzetan
azalduz horrek berea,
RH-kin mintzatzen zaigu
Arzalluz ta PNV-a,
baina basean sartu omen zaie
HB-ren sindromea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra