Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-08-07 Gasteiz Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-08-07 Gasteiz Plaza librea
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Lana
Hirunaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Herrietako giza desorekaren bidegabekeriak aztertu ostean, jaietako panorama
deskribatzea hartu zuten lantzat.

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-08-07 Gasteiz Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Mitina hortan utz dezagun ta
jaira itzuli gaitezan;
blusa taldeak Gasteiz hontako
sinbolo nola ez izan;
talde bat hantxe aurkitu dut gaur
Otxandio Erdiko Plazan.
"Alto!" emanda galde didate
ohera nondik joaten zan.
J.Enbeita:
Otxandioko Plaza erdian,
beraz ez zeuden hain bare;
era hortako galdera iteko,
nonbait, lorik egin gabe;
baina ezin da Gasteiz aldean
egin ohe baten jabe,
pekatu baita ohea nun dan
galdeka hastea ere.
J.Lopategi:
Bereiztu behar ditugu hemen
garia eta oloa,
jakin dagigun zelakoa dan
Gasteiz hontako soloa;
gazte jendeak bere erara
eroaten dau arloa:
edozein banku zaharren azpian
eiten dabe gero loa.
Amuriza:
Lo egiteak Birgina Blankan
hemen ez ei dau merezi,
goizean hortxe talde batzuek
zeuden loari igesi;
egunkaria zabal-zabalik,
ez zeuden bate itsusi,
irakurtzeko planta eginez
nahiz letrarik ez ikusi.
J.Enbeita:
Hemen gabiltza gasteizkoetaz
zerbait berri erakusten,
ta, Amuriza, formalidade
izan zerbait irakasten;
beste haiekin eta beretaz
kontuan ez baita jausten;
"Xusta" tabernan harrapatu dut
bere ileak orrazten.
J.Lopategi:
Horretan ere izango ete da
bertsoetan bezain trebe?
Hobe luke, bai, "Blanka" batzuek
laguntzat hartu balebe;
eguna amaitu baino lehenago
eingo da zerbaiten jabe,
goapoa dogu goitik beheraino
orraztu gaberik ere.
Amuriza:
Eskerrik asko, sozio beltza,
ez nuen hori usteko.
Gasteizen ondo ezautzen naute,
ez naiz txantxetan jartzeko;
orraztu gabe goapoa bainaiz,
Marlo Brando-ren antzeko;
batzutan pixkat orraztu egiten naiz
pixkat disimulatzeko.
J. Enbeita:
Gure Zeledon beltxarana zen,
eman dute jakitera;
zalantzan nago, nahiko urduri,
begira ezker aldera.
Ez ote dago nere ondoan
kantari Zeledon bera?
Aurten Zeledon etorri zaigu
San Pedrorekin batera.
J.Lopategi:
Titulo hori ederra da ta
ez naiz jarriko haserrez;
ligea ere era horretan
gertatu liteke errez;
nahiz ta ileak orraztu edo
danak eduki aldrebes,
"Blanka" ugari izango da hemen
baina Birgina batere ez.
Amuriza:
Blanka Birgina Zeledon eta
Gasteizko hainbat bezero;
ni lehen tabernan sartu naiz eta
sortu da nahiko endredo;
batek esan du: "Horra San Pedro!"
ta besteak: "Olentzero!"
Gasteizen zernahi entzuten dugu
bizkaitarra izan ezkero.
J.Enbeita:
Bat bizkaitarra izan ezkero
bitxo raroen zalantza:
alde batetik ezjakina ta
beste aldetik bengantza;
baina Amuriza honekin sarri
konfunditzen dira, antza;
izan ere du begiratua
nahiko bitxo raro antza.
J.Lopategi:
Baina adorez jotzen dausku gaur
bere bertsoen ezkila;
esanak esan, ez da egongo
umila edo isila;
beste batzuek ere badabiltz
gaur Blanka batzuen bila;
deskalabratu ei dira atzo
Abel ta bere kuadrila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra