Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-06-19 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Bittor Elizagoien
Bertsoa entzun |
1993-06-19 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Bittor Elizagoien
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Elizagoien:
Aspalditikan zerbait
nola nun susmatzen,
eta zer nuen ez zun
inorek asmatzen;
zigarroak ditula
horiek ekartzen,
zerorri zer ai zera
puro bat fumatzen? (bis)
Egaña:
Bittorrek zeukan arnas
hartuta ta ezina,
bihotzean puntadak
sabelean mina;
mediku jaunak badu
erretzeko grina,
pertsonak ez daukagu
arraza berdina. (bis)
Elizagoien:
Zure esan horrekin
ni ados ez nago,
alperrik egin dezu
hortikan esklabo;
ni gaizki nago eta
zu berriz flakoago:
ni laister hilko naiz ta
zu, berriz, lehenago. (bis)
Egaña:
Harro ipini zaigu
alajaingoikua!
Nere errezetakin
ez al zan nahikua?
Ados ez dagoela...
hau da hau kaikua!
Hemen zu edota ni,
zein da medikua?. (bis)
Elizagoien:
Harroketan bakarrik
dauka urguilua...
Burua soildu eta
agur frekilua;
mediku gisan ere
nahikoa txulua.
Norek eman ahal zizun
zuri titulua? (bis)
Egaña:
Orain esan duena
ez al da grabea?
Ahoa ixtea zen
zuretzat hobea;
hau da tipo zikina,
hau lotsagabea!
Enfermera, prestatu
faktura doblea. (bis)
Elizagoien:
Faktura kobratzeko
hartu du itxura;
hortako badaduka
berak nahiko gura;
ez dakit nundik jaio
ote zan mundura,
askoz gehiago dauka
porreta itxura. (bis)
Egaña:
Aizu, Elizagoien,
ibili suabe...
Konsultan sartu eta
ze kalamidade!
Diferenteak gera
dudarikan gabe:
nik erre egiten dut,
zu erreta zaude. (bis)
Elizagoien:
Bere burua ontzat
nola dun sentitzen,
gizarajoa dago
nahikoa sufritzen;
hezurra besterikan
ez zaio gelditzen,
suak hezurrik ez du
sekulan erretzen. (bis)
Egaña:
Kliente honek daukan
mintzatzeko grina,
oraintxe aritu da
loroak adina:
"bihotzeko ziztadak
ta petxuko mina...".
Zure gaitza ez al da
isildu ezina? (bis)
Elizagoien:
Isildutzeko ere
ni nola naizen gai,
zure ondoan, behintzat,
gaur ez nago alai;
orain noa hemendik,
egon zaitez lasai!
Eta faktura pasa
herriko apaizai
Egaña:
Ez da bate normala
zure kolorea:
arpegi zuria
betondo morea;
fakturaren hori zan
sake dotorea,
apaiza al dezute
enterradorea? (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra