Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-07-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-07-10 Zumaia Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxabe, Jose Mari
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkao-Txikik Goierrin hutsunerik utzi al dik?

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-07-10 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazterik hasi bertso munduan
ta hustu zuen barrena,
hark jarri zuen hainbat urtean
gure umore gehiena.
Lazkaomendiko gain polit hartan
zeinen txori gardena!
Hainbat sentipen bihotz barneei
eman zien hunkipena;
ez zan haundia, baina utzi du
hutsunerik haundiena. (bis)

Hainbeste bertso, hainbeste ipuin,
hainbeste bihotz dirdira!
Zenbait alditan ez du ekarri
gaua eunaren argira?
Hainbeste jende bere ondoan
itxaropenetan jira.
Hura joan da triste gaude
joate horri begira...
Zer eingo zaio erreka denak
itsasora joaten dira! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra