Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-08-29 Oiartzun Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1993-08-29 Oiartzun Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iñaki Murua
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua:
Hona etortzeko astea
pasa nahi edo ustea,
ta esan zidan: "nahi dit bizar ta
ilez biluztea".
Nahi zun guapo uztea,
ala iletik jauztea...
Belarri haundiei normala zati
txiki bat moztea.(bis)
Amuriza:
Neronen bizar zuriak
zeuden ondo ageriak,
baina halere belarri puska
orain moztu didak;
honelako aberiak
zeuzkak nere belarriak,
baina entzuteko bestearekin
nahikoa badiat.(bis)
Murua:
Gainera ondorenean,
jarduna gero lanean;
ez didala ezere ordainduko ta
joan nahi azkenean;
nik esan diot legean:
"izkutatuta zeudean
"belarria're moztu diat nik
prezio berean". (bis)
Amuriza:
Mila esker, gizon gaixoa!
Ni nauk oso inozoa...
belarri punta hola moztea
ez huken gozoa;
ez haiz oso mainosoa,
ezta ere kuriosoa...
mozten hasita moztu behar huen
belarri osoa.(bis)
Murua:
Hara zer erantzun, sari!
Badu holako ugari.
Lanan erdiaz ez da konforme,
hala da nabari;
lanerako ez nauk nagi,
berriz'e naitekek ari,
eta osoa moztu nahi badek
berriz jarri hadi.(bis)
Amuriza:
Hik eman didak aukera
konpontzen baldin bagera;
eta badakit zer egin, jaunak,
hontatik aurrera:
belarriaren aldera
tori milako papera!
Bihar goizean etorriko nauk
bizarra moztera.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra