Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-04-17 Segura Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jo dezagun, Andoni, zu zerala kañoiaren puntatik oraintxe ziztu bizian atera den bala bat eta konta izkiguzu momentu horretako zure burutapenak.

Deskribapena

Doinua
Maitasuna da bizi izateko
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-04-17 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik uste nuen mundu hau zela
kañoi beltz honen itzala,
orain kanpora bidali naute
ziztu baten berehala,
nere buruan badaukat mila
buruhauste ta kabala,
zer sortuko eta bala,
ez al da suerte makala? (bis)
Egia da bai jaiotzen dena
hil egiten omen dala,
nere kasuan egi doblea
hiltzeko jaio nintzala. (bis)

Txarkerirako ibiltzen dute
nere indar ta kemena,
birrindu zazu hango zubia,
puskatu ezazu trena,
sustrai sustraitik atera zazu
repetidore antena,
huts nazazute hurrena,
itsas urrunen barrena, (bis)
eta hartara beteko degu
amestu liteken dena,
pertsonentzako pakea eta
neuretzako atsedena. (bis)

Gizon zitalek sortu ninduten
denontzat zoritxarrian.
"Joan eta hura egin zak, bala!"
Eta nik derrigorrian,
duintasuna ere badaukat
pixkat halabeharrian,
alperrik nago lurrian,
edo itsas bazterrian, (bis)
neu lehertuko naiz, despeditzen naiz
gizartearen aurrian,
eta lore bat jarri zazute
kainoi denen muturrian. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra