Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-08-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Zigor Enbeita, Juanjo Respaldiza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-08-23 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Bilbao, Joserra
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Zigor
Respaldiza, Juanjo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Arabarra eta Bizkaitarra zarete. Noiz arte giputxak nagusi bertsolaritzan?

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-08-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Zigor Enbeita, Juanjo Respaldiza

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Respaldiza:
Aspaldi samar ete gagozan
Gipuzkoaren esklabo,
ito-itoan euren azpian
egiten dogu akabo,
baina horrela ezin leiteke
hemen segitu luzaro,
horreiri palo emon ezean
zer eginikan ez dago.(bis)
Z.Enbeita:
Euskera asko hitzegiten da
horregatik izango da,
baina beheruntz egiten ohi du
lehenago doana gora,
aprobetxatu dezaten orain
duten sasoi ta denbora,
laster Araba pasako baita
lehendabiziko planora.(bis)
Respaldiza:
Araba aldea gora doa ta
badago nahiko anparu,
horrexegatik beste guztiok
itxi dogu euren kargu,
esperantzea badako eta
hau esaten dut ondradu:
Zigorrek Sebas tapatzen badau
salbatu behar gara gu.(bis)
Z.Enbeita:
Beraz Juanjo antza zuk duzu
Sebastianen ikara,
aizu laguna oraingoz gauza
ondo demostrau behar da,
euki ezazu kontutan gorantz
badijoala Araba,
ta Alabesakin gu igo baietz
laster baten primerara.(bis)
Respaldiza:
Euren aldean gu baju gagoz
behar dugu ametitu,
sarri askotan horreik gaitue
bertso lanean zatitu,
aurrerantzean inbasinoa
gure badugu gelditu,
Ermu aldean aduana bat
betiko itxi ta kitu.(bis)
Z.Enbeita:
Beraz muga bat bertan jartzea
oraindik geinke aproba,
baina horrela gure bidea
inoiz ez da juango gora,
demostraukogu hobeak gara
hori ziur izango da,
edo bestela patatazoka
botakoguz itxasora.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra