Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-07-08 Lesaka Jaialdia
Gai-jartzailea
Arozena, Manolo
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herriko bertsolari gazte batek bertso bat kantatuko du, noizbait zuk kantatutako bertso bat. Hori izango da zure gaia.
Gaiari oharrak
BEGIRATU. Bittorrek aita hil berriari botatako bertso bat kantatu zuen gazte batek,
txapelketan "negarra" hitza bertsoa bukatzeko jarri ziotenean.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Elizagoien, Bittor

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mikel Tabernak negarra hitza
eman zaten momentuan,
gora begira aita zenari
hasi nitzaion kantuan,
isilik ezin nintzen gelditu
txapela zegon jokuan,
nahiz txalo asko entzun nuen nik
bertsoa botatakuan,
nahiago nuen aita zureak
entzun izan banituan.

Neretzat beti zu izan zinan
usai goxoko larrosa,
amultsoa ta bihotz goxoa
ez gogorra ta zorrotza,
gau triste hartan iritsi zaizun
zuri ere heriotza,
nahiz ta txapela aurten nik jantzi
kezketan daukat bihotza,
bizi zinala ez nizula eman
nere txapelaren poza.

Presarik ez dut bainan betiko
ez naiz izango munduan,
zu bezelaxen egunen batez
nik ere beharko juan,
goi hortan zerbait baldin badago
erraten duten moduan,
zeru gainera joango naiz ni
nere txapela buruan,
lurrean ospa ez genuen hura
ospa dezagun zeruan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra