Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-10-12 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-10-12 Durango Jaialdia
Gai-jartzailea
Sarasua, Jon
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaurko egunkarietako berria da, Zapatistek esan dute Mejikon gauzak aldatu ez direnez tregua hautsi eta berriro armak hartuko dituztela.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-10-12 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean tregua luze bat
han egon da indarrean,
egun luzetan itxaropena
izan degu gailurrean,
baina berriro indarkeria
daukagu hango lurrean,
fusilak hartu ta gudariek
tiroka hasi beharrean*,
gerra ere inoiz egin behar baita
pake faltsuen aurrean.(bis)

Agintariek promesa batzuk
egin zituzten lehenago,
ematekotan hango jendeei
gero eta lur gehiago,
negoziaketak apurtu dira
ta gauza ez da oparo,
haiek borrokan segiko dute
ni erabat ados nago,
gosez hiltzetik tiroz hiltzera
alde asko ez baitago.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra