Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-11-19 Azpeitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Gorrotxategi, Jose Luis
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ezer baino lehen zorionak! Titulu bat falta zuen Agirrek, aitonarena, eta eskuratu berria du. Zure bilobatxo jaio berri horri kanta iezaizkiozu pare bat edo hiru bertso.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Agirre, Joxe

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain egun batzuek
haur bat zaigu jaio,
aitona egina naiz
berari medio,
amonakin lo egin ber
zer erremedio!
Baina lo egiteko
berdin samar dio,
nola bestetarako
ez dedan balio.(bis)

Gure etxean bada
orain zorionik,
denak berai begira
aspertu ezinik,
nahiz geu seme-alabak
haziak izanik,
egia esan ez nuen,
ez, sinistuko nik
haur batek txoramen hau
sortu zezakenik.(bis)

Bere seaskatxoan
badu nork adora,
negar izpirik bada
aguro kanpora,
beharrik baldin badu
amaren kolkora,
bestea alboan zai
hartzeko lepora,
aitona sobre baina
hala ere gustora.(bis)

Bukaera hurbiltzen
urtean-urtean,
eta hemen bizi nahi
ahal dedan artean,
bilobatxoa zainduz
bestean tartean,
gutxienekoz ez dut
sartu nahi lurpean,
"maite zaitut aitona"
entzun bitartean.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra