Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-03-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-03-06 Iurreta Jaialdia
Gai-jartzailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Telleria, Millan
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eta komunikabideekin jarraituko dugu. Aste honetan izan dugu Egunkariaren 1000. alea irakurtzeko aukera. Horren berri jakin ez duenik ere izango da eta kanta iezaiezue haiei.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Euskaldunon Egunkaria

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-03-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia, Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Alde batera utzi ditzagun
aldizkariko alperrak,
gure artean nola badiren
paper fin eta ederrak,
kazetaritzan kontu guztiak
ez dira horren okerrak,
Egunkariak mila ale ditu
Jaurlaritzari eskerrak.
Telleria:
Denbora degu horretarako
hasi zirela lanean,
ta milagarren alea ere
erten zaigu azkenean,
baina batzuek badabilzkigu
hori itzali planean,
kaso askorik ez zaio egiten
berri apala danean.
Iturriaga:
Batzuek kontran ipini ziren
atera eta kolpetik,
gure barruan galdetzen gendun
zertarako ta zergatik,
Joseba Arregi entzun zaidazu
zauden toki horretatik,
beste mila ere irtengo dira
zu izorratzeagatik.
Maia:
Dirudienez segi behar da
agintarien eskola,
orain artean mantendu dira
berdin hala edo hola,
euskaraz bada egunkari bat
baina horrek ez du axola,
euskaldun finek eros zazute
El Correo Española.
Telleria:
Bere bidea urratu zezan
apustu eta aukera,
aldez aurretik iragarrita
egunkari bat atera,
etsaiak asko baditu ere
hortxe dijoa aurrera,
beti hiltzear gaudela baina
luzaro biziko gera.
Iturriaga:
Euskal Herrian hedatu da ia
egunkarian itzala,
aspaldi hontan hizketan dabil
hortik jente zerbitzala,
Mario eta holako laguntzak
haizeak eroan ditzala,
hiru urte dira lagundu edo ez
debatitzen dabiltzala.
Maia:
Ez dute asko hustutzen hoiek
euskerarekin kartera,
mesedekoa izan behar zena
azken finean kaltera,
mila alditan iritsi zaigu
gure eskuen artera,
beste hiru zero erantsi arte
jarrai dezala aurrera
Telleria:
Abiatu zen da badijoa
eta zertako gelditu?
nahiz ta laguntza debatitzen dan
oraindik ez da partitu,
ta Euskaldunon Egunkaritaz
ez da inorre kupitu,
Don Celesikan ez degu baina
bide hortatik jarraitu.
Iturriaga:
Don Celesik guk ez dugu baina
Zakilixut hor da ari,
batzurentzako igual dabil
nahiko alper eta nagi,
sasi euskaldun españolista
eduki ezazu argi:
bizitza ezin zaiola moztu
herritik datorrenari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra