Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Mirari Azula, Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-08-25 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Gezuraga, Xiomara
Bertsolariak / Egileak
Azula, Mirari
Enbeita, Oihane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok goizaldera egoten diren tren berezi horietariko bat hartzera zoazte, gau osoa Bilbon aspertuta pasatu ondoren. Azken unean, trena iristear denean, Mirari mutil batekin ligatzen hasten da.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Mirari Azula, Oihane Enbeita

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O.Enbeita:
Jai guztietan goizalderaino
aritu gara penetan,
mutil bat ere ez zenun biltzen
eta zu zeunden kezketan,
mutilak nola aurkitzen dozuz
bagoiaren izkinetan,
ligatzea ere hain txarra ez da
baina ez momentu honetan.(bis)
Azula:
Gaurko gau hauxe ondo pasatu
horixe genuen meta,
eta inola ezin itzali
Mirarik behintzat arreta,
mutil honekin ondo pasatzen
nola nik daukadan beta,
gelditu eingo naz honako aukerak
ezin dira galdu eta.(bis)
O.Enbeita:
Holakorikan zugandik behintzat
nik neuk ez nuen espero,
sartu gaitezen gu tren barrura
aspertu naiz honezkero,
mutil batekin ligatu nahirik
aritzen bazara bero,
tikeak saltzen ditunarekin
ligatuko zaitut gero.(bis)
Azula:
Denok dakigu oraindik ere
gu biok garela gazte,
eta badakit ni zuregandik
erabat naizela aske,
berriro diot gelditu eingo naiz
Oihane ez izan peste,
trenean sartuta bakarrik ere
ederto joan zintezke.(bis)
O.Enbeita:
Trenan barruan ligatu nahirik
ibil ninteke oparo,
nik zuk bezala itxoin beharrik
ez dut izaten luzaro,
hitzen jokoan hasi behar naiz
horretan ere naiz mago,
egia esan Mirari lagun
tren baten moduan nago.(bis)
Azula:
Orain piropo hori botatzen
izan duzu nahiko asti,
eta nik ere erantzun behar
gutxiago ez naiz noski,
nire atzetik zortzi dabiltza
ta zure atzetik zazpi,
Oihane beraz itxura denez
zu ere ez zaude gaizki.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra