Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-01-07 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Segurola, Nikolas
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Murua, zu Iñaki Muruaren emaztea izango zara, eta zu Lizaso, Sebastianen emaztea. Biok azkenengo txapelketa duzue aztergai.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Aizan Juanita nere senarra
hasia dinat gainbehera,
lehengoko hartan gutxieneko
heldu hunan finalera,
baina badakin iristear den
ia berrogei urtera,
ta atzeraka hasi den hori
kangrejuaren antzera.(bis)
S.Lizaso:
Garai batean harek bazinan
behar hainbat borondate,
txoratu eta biok ezkondu
geroztik neuretzat kalte,
astean ez dun etxean sartzen
asteburutan aparte,
nere senarra formala hunan
hirea bilatu arte.(bis)
Murua:
Nereak ere bateko istripu
eta besteko aberi,
eztarri lehuna, ahul xamarra,
buru minez sarri eri,
joateko presa ta etortzeko
beti hainbeste komeri,
nereak ere hoixe esaten din,
sinistu hien hoieri... (bis)
S.Lizaso:
Giroa zerbait goxatu dedin
saiatzen naun ahaleginez,
ta esker txarra jasotzen dinat
saiatzearen ordainez,
azken boladan erantzuten din
beti purrusta eginez,
okerrena den saiatu arren
nola goxatu jakin ez.(bis)
Murua:
Nerea ere kanpoan alai
ta etxean sarri triste,
bainan hireak deitutakoan
animatu ohi den laiste,
hirea berriz beti puruaz
nola igande ala aste,
bertsoetatik ateratzen al din
puruetako hainbeste? (bis)
S.Lizaso:
Nunbaitetikan aterako din
ezin ziteken bestela,
nik uste dinat elkarbizitzai
jarri leikela eskela,
aitortzen dinat hola bizitzen
aspertu egin naizela,
nere senarra bizi delarik
beti alargun bezela.(bis)
Murua:
Honen senarrak traza berdina
beti alargun gaude gu,
eta sarritan etxeko txarra
kanpoan ona ohi degu,
aizan Juanita konponbide bat
hemen jarri dinakegu,
aste bete bat trukatu eta
prueba egingo al dinagu? (bis)
S.Lizaso:
Uste eztako proposamena
albotik egin dian rau,
haren ondoan ez den izango,
ez bijili ta ez barau,
deskuido baten azpian pasa
aste betean zazpi gau,
izena Blanka baldin baden e
harek bapo beztuko hau. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra