Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ostegun gauetan Gasteizko kaleetan ibili ohi zarete, ikasle asko bezala. Joan den astean goizeko ordubietan "txokolate" edo "porro"rik gabe gelditu zineten. Zer egin zenuten?

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Gasteiz aldean dagon giroa
ez da izaten ahula,
taberna nahiko jatorrak eta
jende multzoa mardula,
baina kontatu baino lehenago
gau hortako pelikula,
lehendabiziko esan behar det
berak lapurtu zigula.(bis)
I.Elortza:
Orain Jon Maiak esandakoa
esplikatuko dut hobe,
begira horri begi gorriak
ez dakiela nun gorde,
guri porroak kendu zizkigun
eta egin zuen alde,
eta horrela dago oraindik
hankak lurreratu gabe.(bis)
Maia:
Dirudienez ostegunetik
ez da aurkitzen lasaio,
eta hegaka pasatu ditu
aste hontan zenbait saio,
egun hartatik begia soilik
ez zan gorri ze arraio!
itxuarekin ilea ere
betiko gorritu zaio.(bis)
I.Elortza:
Behin argi utzita gure laguna
ez zela ibili hain fin,
berriro gaira bueltatu nahi dut
ta honek egingo du berdin,
honen ostean zer egin gendun
nator erantzunarekin,
horrelakotan egin ohi dena
etxera joan ta lo egin.(bis)
Maia:
Baina gauz hori falta izanak
egiten ohi du mesede,
mutil txintxoak gera gu eta
hemendik gabiltz halare,
guk parrandako ez degu izaten
jendeak hainbeste fede,
lo ia bertan hartu genduan
etxera juan gabe ere.(bis)
I.Elortza:
Egia da bai esan duena
sufritu genuen nahiko,
txaketa hartu eta bidea
berriz ere etxerako,
hemen bukatu nahi dugu baina
gogorarazi beharko,
badakizula zer zor diguzun
ostegun honetarako.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra