Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-05-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1994-05-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Doinua: Balentin Berriotxoa
Iturriaga:
Tapatu gabe ikusi dira
Usurbilgo matrikulak,
inork txarrera ez bitza hartu
bizkaitar txoroen burlak;
menu ederra eduki arren
ta baita tripa mardulak,
Xabierrek zion:" Non ote daude
Aginagako angulak?" (bis)
Amuriza:
Horra gai berri bat dotorea
kolpera etorri dala,
Aginagako jenero hori
famatu zan berehala;
hainbeste saltsa sortu duenai
horra erantzuna hala,
orain berrogei urte jan zuten
azkenengo naturala. (bis)
Iturriaga:
Horko partetik Agiñakoa
erdi haserretan dabil,
gure bertsoa ez dala joan
oso zuzen ta biribil;
Zarautz aldean galdetu dugu
non kristo dagon Usurbil,
eta guztiek esaten zuten:
"Agiñatik oso hurbil"
Amuriza:
Mutilak berri on bat eman du
beraren umildadian,
autopistatik atera gera
ez gera etorri zaldian;
hainbeste istilu hemen bazala
oroitzen naiz aspaldian,
Usurbil dana negarrez zegon
Aginagako zubian. (bis)
Iturriaga:
Ez ditut asko ezagutzen nik
zubi hortako kontuak,
baina aprobetxau behar ditugu
honelako momentuak,
ze Agiñako angula hoiek
orijinal ta kantuak
hemen jartzen du hauek direla
Nerbioi ibaian hartuak.(bis)
Amuriza:
Usaian ere antza hartzen det
Nerbioiko erresaka,
aginagatar lapur zahar batek
gauez egin zuen saka;
etorriko zan autopistatik
argitzerako presaka,
oso freskoak daude gainera
kongeladoran pasata.(bis)
Iturriaga:
Angula hoien kontua utzi
behingoz suabe-suabe,
pelota eginda egin gara gu
publiko guztian jabe,
baina koparen orduan beti
patxarana da errege,
"Con las endrinas bien puestas" dago
Usurbilgo jentea ere.(bis)
Doinua: Txoriak eta txoriburuak
Amuriza:
Bertso afaria dela ta hemen
etorri gara festara,
baina aurrera soilik sozio
ez behatu badaezpada;
oraindik zerbait berria denaz
oso ahaztuak ez gara,
"con las endrinas bien puestas" joan
zineten telebistara.(bis)
Iturriaga:
Telebistako kontua berriz
azaldu beharko hemen,
ia behingoan jentea piskat
enteratzen dan bederen;
endrina hoien kontua nola
aipatu duzu lehenbaitlehen,
endrina hoiek batzuri gora
igo omen zitzaizkien.(bis)
Amuriza:
Sekula ez det pasatu izan
halako gau atseginik,
endrina hoiek batzuei nora
joan zitzaizkien jakinik;
eta han daude gizagaixoak
barrenak txit irakinik,
ahora igo zaiena berriz
tokira jetxi ezinik.(bis)
Iturriaga:
Egindakoa ez omen dute
oraindik ere barkatu,
Otermin horren burua ere
jenteak baitu eskatu;
ni lasai nago, nagon tokian
nigatik ez arduratu,
kristonak bota, ondo pasatu
eta gainera kobratu.(bis)
Amuriza:
Gazte jendea izanagatik
ez zen ijitu motela,
Zarraoa Jaunak atzo Gasteizen
argitu zuen koktela;
hautsi omen zuten kontratua edo
sinatu zuten papela,
eta denetan okerrena da
normal kobratu zutela.(bis)
Iturriaga:
Zarraoa Jauna Parlamentuan
ez zan ibili oso zuzen,
arazo nahiko eduki zuen
bere kontuak okertzen;
jente aurrean esan behar dut
berriz altu eta ozen,
guk hautsi gendun gauza bakarra
emisioa izan zen.(bis)
Amuriza:
Hiru motiko eta neska bat
oso planta eztikoa,
ez dakit zeinek zeineri eman
zion hartan ostikoa;
saioa oso didaktikoa
pintore eta guztikoa,
beste gauza bat asmatu degu
bertsogintza plastikoa.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra