Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-06-19 Errigoiti Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Manolo Arozena, Aritz Lopategi, Juan Mari Lopez

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-06-19 Errigoiti Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Areitio, Juan Mari
Arozena, Manolo
Lopategi, Aritz
Lopez, Juan Mari
Lana
Launaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-06-19 Errigoiti Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Manolo Arozena, Aritz Lopategi, Juan Mari Lopez

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Lopategi:
Baina herritik falta da norbait
daukagu oroimenean,
gure Txiplas be ezin etorriz
gelditu da azkenean,
nahiz ta jaietan danok gabiltzan
gogo eta afanean,
ai zelakoak eingo doguzan
etxera datorrenean.
J.M.Lopez:
Gure Haritzen hizkera orain
ez zala bate makala,
neuk'e gai hori jorratu nahi det
ez al da gauza normala?
Txiplas laguna gogora zazu
orain artian bezala,
hemendik urrun egonagatik
zutaz oroitzen gerala.
J.M.Areito:
Esan bezela Txiplas gaukagu
gure danon bihotzian,
gogoratzen naiz ze txalo hotsak
harek hemen kantatzian,
beste asko lez hor dago nunbait
lotuta kartzela ertzian,
San Antonio jai hobeak daz
hura hona etortzian.
M.Arozena:
Denak dakigu esan dan Txiplas
hemengoa dala sortzez,
eta guk faltan ikusten dugu
eta gaude erdi hotzez,
bera han dago guregatikan
eta ez gaude gu lotsez,
bera falta da baina hemen dago
bai buruz ta bai bihotzez.
H.Lopategi:
Balentzirantza begira dago
orain guztion begia,
inola ezin daiteke ahaztu
horrelako gudaria,
begiratuta ez al da gauza
triste bezain nabaria,
gure artean ez egotea
herriko bertsolaria.
J.M.Lopez:
Berak bertsotan jorratu zitun
nik ez dakit ba zenbat gai,
batzutan nahiko serio eta
beste batzuetan alai,
Txiplas honuntza etorri arte
jaiak ez diradela jai,
holako eskerrak ematen zaizka
herria maite duenai.
J.M.Areitio:
Herria maite dutenak preso
goitik datozen ordenak,
horretxek dira gaurko legeak
eta lege nabarmenak,
horregatikan sentitzen doguz
gure nahigabe ta penak,
kartzelan preso sartzen dituzte
herriko semeik onenak.
M. Arozena:
Nahiz batzuk preso oraindik hemen
badago nahiko arnasa,
nahiz ta batzuk han egote hori
guretzako hain dan latza,
baina bizia urte askotan
ezin da izan garratza,
laster gurekin izango dala
nik badaukat esperantza.
H.Lopategi:
Jaietan ere izaten dira
jakina hainbeste pena,
ta gure Jabi han sartu eben
kartzela baten barrena,
baina burruka aurrera doa
ez galdu itxaropena,
geuk egin behar izango dogu
orain hark ezin dauena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra