Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-08-20 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-08-20 Bidania-Goiatz Jaialdia
Gai-jartzailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Jexus
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sarasua, zu Goiazko Agerre baserria zaitugu, Jexux Arzallusen jaiotetxea. Hainbat denboran elkar ikusi gabe egon, eta zuen arteko lehenengo elkarrizketa.

Deskribapena

Doinua
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Arzallus, Jexus

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-08-20 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arzallus:
Aterpe hontan sortu nintzan ni
eguzkiaren argira,
eta metroko elurrak ere
hemendik pasatu dira,
iparraldetik ere sarritan
egoten nintzan begira,
nahi ordurako ez naiz iritsi
jaio nintzan basarrira.
J.Sarasua:
Urte askoan hainbeste ume
nitun barruan ugaldu,
halako baten mutil ihar bat
etxe ingurutik galdu,
urte mordoska pasa da eta
berriro zera azaldu,
nere ateak inoiz ez dira
horren gustora zabaldu.
Arzallus:
Hemen pasatzen nun igandea
ta baita ere astea,
hemen gertatu zen ni bezela
hamar senide haztea,
zoritxarrean gertatu bazen
ni urrutira juatea,
berriz etorri naiz eta honek
zabalik zeukan atea.
J.Sarasua:
Txikitan ondo aztertu zendun
nere aurre ta atzea,
gero arrazoi haundi batekin
tokatu zen urruntzea,
esaten zuten zuk nahi zendula
zeurea defenditzea,
gaur esker honez zabalik dezu
zure amaren etxea.
Arzallus:
Senide denen aterpe zinen
ganadu askoren larre,
oraindik ere zutikan zaude
zorioneko Agerre,
behin behar eta beso zabalik
hartua nauzu zuk gaur'e,
zu izan ezik Arzallus hau're
ez zen izango ezer'e.
J.Sarasua:
Oraindik ere gogoan daukat
famili haren garaia,
eta berriro hemen biltzea
da teilatuaren nahia,
egun haundia izanagatik
ez da zeharo alaia,
zu ikusita pozten naiz baina
nun da falta den anaia?
Arzallus:
Gaur arratsean iritsi eta
pozik egin dizut usai,
eta luzaro hola izatea
besterikan ez nuke nahi,
bota didana entzunda daukat
bihotza dardarka ta blai,
hura ere noizbait etorriko da
zaude Sarasua lasai.
J.Sarasua:
Hainbat urteko etxe zahar batek
daki zer dan lasaitzea,
baina habeek ez dute ulertzen
urruntzearen trantzea,
nik nahi nukena berriro denok
barruan kantuz biltzea,
eta orduan izango naiz ni
egi-egizko etxea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra