Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-02-27 Irurita Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizagoien, Bittor
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Osaba-ilobak zarete zuek, Mañu osaba eta Manolo iloba. Azken hamar urteotan osaba zaintzen egon zara zu, Manolo, aberatsa zelakoan. Gaur jakin duzu zentimorik ere ez duela.

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Arozena:
Zahartzaro on bat neretzat nuan
betidanik helburua,
horregatikan onartu nuan
osabaren ingurua,
orain berri txar bat heldu zait ta
badut nahiko apurua,
zuk zer kristotan gastatu duzu
Amerikako dirua?
Mañukorta:
Ameriketan ere banuen
gastatzutzeko aukera,
argi gorriak nunahitan zeuden
sasoi ederra gainera,
aizu iloba nik esan eta
kontuak ongi atera,
zeuretzat aina egin behar zendun
guztizko fina bazera.
M.Arozena:
Berriro ere mintzatu zera
harro zahar baten klasean,
eta ez zera konturatutzen
ilobaren oinazean,
urte mordo bat nere ondoan
eta nere babesean,
orain gosez hil beharko duzu
ni piskat zaindu ezean.
Mañukorta:
Hara iloba gosea ere
aipatu didazu zuk fin,
umore ederra gau eta egun
ibilitzen det nerekin,
nahi ez badezu etxetik bota,
kasorik ere ez egin,
nere bizitza pasatuko det
gitarra zahartxo batekin.
M.Arozena:
Gitarrarekin hutsaren pare
osabaren balioa,
bizkarra dauka okertua ta
muturra du serioa,
argi gorritan berak jarri du
lehenengo kondizioa,
beraz zuk orain han eska zazu
bizitzeko subsidioa.
Mañukorta:
Argi gorritan ibiltzen nintzen
ez daukat esan beharrik,
umore ona maitatutzen det
ez det egiten negarrik,
ez iloba ta berdin arrebak
nei ez dit joko adarrik,
bakar-bakarrik ibilitzeko
ez daukat zuen beharrik.
M.Arozena:
Ikusten degu nahiz dirurik ez
zu zaudela indarrian,
golpez oraintxe jarriko zaitut
kalean edo lanian,
nahiz ta patrika hutsa daukazun
izugarrizko irrian,
txakurrai jaten botako zaitut
lurpen sartu beharrian.
Mañukorta:
Errazoi onak esaten ditu
eta gainera zigurrak,
ilobak ere izan lezazke
mundu honetan bildurrak,
nik bezelaxe zuk'e dituzu
hemengo egun apurrak,
eta gosiak egunen baten
zeuk jangoituzu txakurrak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra