Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia
Gai-emailea
Ugarte, Arantza
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskal Telebistan aurtengo urterako programazioan bi mutiko hauek prestatutako umorezko programa bat omen dago.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Entitateak
Euskal Telebista (ETB)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Aurkezletzarako gu
gaude hain egoki,
makilatu ere egin
gaituzte poliki,
programak eukiko'itu
gutxinez bi zati,
lehengo apirilekoa
hartuaz aitzaki
hasi eta erdian
moztuko da beti.(bis)
I.Elortza:
Aurkezle lanerako
gatoz bi mutiko,
umorezko programa
hasiko da tinko,
hasi eta erdian
hortan ebakiko,
horrela irtengo da
polito-polito,
baina aurten delfinik
ez dugu jarriko.(bis)
Iturriaga:
Programari serio
ia heldu diogu,
laster hastea ere
orain dagokigu,
bi zati eukiko ditu
gutxinez bi ordu,
intermedioetan
anuntzio eredu,
Andonik "gomina" bat
anuntziatuko du.(bis)
I.Elortza:
Andoniren "gomina"
eta hainbat tiro,
horrela joango da
astiro-astiro,
baina norbait gurekin
gaur ez bada fio,
polemikei iheska
egin dugu bingo
aurkezle gara baina
ez dugu hitzegingo.(bis)
Iturriaga:
Laguntzaile bat dugu
ongi etorria,
horren fama haundia
horren egarria,
Azpillaga egongo da
siloian jarria,
hankak zabal zabalik
estutuz gerria,
Soberanon zezenan
bertsio berria.(bis)
I.Elortza:
Azpillaga ere egin
da gure gatibu,
zuek zarete hortan
gaur gure testigu,
umorearen bila
gabiltza beti gu,
nahiz ta igual harritu
hemen bi edo hiru
rejimen anuntzio
bat egingo digu.(bis)
Iturriaga:
Beste aktore bat ere
badaukagu bertan,
fijau al zarete inoiz
Iñakin iletan,
moro bat izango da
Euskaditik bueltan,
eta gu pantailetan
ez gauden hoietan
"kostoa" salduko du
intermedioetan.(bis)
I.Elortza:
Denak sartu ditugu
denak geure lagun,
laster zuen pantailan
dauzkagu ezagun,
baina Mañukortana
dugu nahiko ilun,
laster hasiko gara
ta oraindik gaur egun,
ez dakigu zein paper
jarriko diogun.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra