Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia
Gai-emailea
Ugarte, Arantza
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andoni Egaña azti ospetsua da. Unai, etorkizunaz kezkaturik dagoen euskal alderdi bateko politikoa. Hauteskundeak gertu direnez, Unai hurbildu zaio bere alderdia nola den jakiteko.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Hauteskundeen garaia dugu
jadanik nahiko hurbila,
nire partido regionalista
ez da orain marabila;
ta arduratuta hementxe nator
laguna, kontseju bila,
berriz sinistu behar al didate
botatako gezur pila?(bis)
Egaña:
Aizu Xabier aitortza hori
ez nuen asko itxaro,
gezurteroa zerala esan
harritu nauzu zeharo;
zuk zenbat botu lortuko dezun
oso-oso garbi dago,
zuk uste baino gutxiago ta
merezi baino gehiago.(bis)
Iturriaga:
Horrenbesteko azkarra zenik
nik ez nekien ez jakin
baina fidatu egin beharko naiz
azti famatu honekin;
nire alderdiak badu P bat ta
beste V-txo batekin,
ta dudan nago zer ein behar dudan
tarteko N horrekin?(bis)
Egaña:
Galdera horri erantzutea
bada nahiko enbarazu,
zerorri ere dudan bazaude
ni harrituta naukazu;
tarteko N horri zer egin
oso garbi daukat aizu!
hola segi ta ustekabean
bera eroriko zaizu.(bis)
Iturriaga:
Mende hasieran euki genitun
behintzat pare bat martiri,
ordutik hona erdia gezur
ta egia beste erdi;
beste galdera suabego bat
egin behar dizut zuri,
"hasiko al zaio berriz ilea
Iñaki Anasagastiri? "
Egaña:
Nik nahita ere ezin konpondu
Iñakiren imajina,
hemendik hona1 ilek pasatzen
eiten du ahalegina;
bi kontu dauzkat "spray" moderno
edota oilo zirina,
uste al dezu aztia dela
Lurdesko Amabirjina?

1 Imintzioa egiten du buru-gainean eskua aldenik alde pasaz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra