Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Iturriaga:
Gaba osoan alkoholarekin
nola egin dudan abusu,
goize partera neurri batean
pasatuta nago aizu,
Realak galdu, Ardantza dago,
baina ezaidazu egin kasu,
ze filme dago gaur telebistan?
Tragotxo bat nahi al duzu? (bis)
Egaña:
Bera hor dabil zarrapastroso
ta ni nago kaballero,
esaldi baten nahastu dizkigu
dozena bat gauza edo,
aizu latoso isiltzerikan
ez ote dezu espero?
"Kroasana"kin itoko zaitut
ahoa zabalduez gero.
Iturriaga:
Gaba osoan trago ta trago
ta orain tripatako mina,
nahiz-ta gaupasa kontu hauetan
aritu naizen antzina,
hemen nago ni edan ta edan
zu ere hala bazina...
Kauenlaletxe hau Egaña da!
Telebistako berdina.(bis)
Egaña:
Ezpain bazterrak pitzez beteak
hazkazaletan erdoia,
denak batera nahasten dizkigu
esker, eskubi ta goia,
gizarterako ez da komeni
holako melokotoia,
pena bat daukat lehen pasa dela
zaborraren kamioia.(bis)
Iturriaga:
Dirudienez bidali nahi dit
bere partetik agurra,
baina niretzat goiza dator oin
beroa eta samurra,
asko ez dakit entzundakoaz
ulertutako apurra:
basureroak eroan diola
goizean goizik txakurra.(bis)
Egaña:
Zure roiloa ez zait atsegin,
ez dit batere inportik,
aizu mesedez zure aurpegia
kendu iezadazu hortik,
orain arte lo baldin bazegon
esnatuko da gogotik,
jela koxkor bat sartuko diot
alkandoraren kolkotik.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra