Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-03-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Aurrekoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-03-08 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Bilboko Karmelo Ikastetxeko ikasleak
Bertsolariak / Egileak
Aurrekoetxea, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskal Herria eta euskara.

Deskribapena

Doinua
Naparruatik ardo karraio A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-03-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Aurrekoetxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaia entzun beharra nuen ta
entzun dut eta itzela,
Euskal Herria ta bere hizkuntzaz
hustu beharko sakela,
aizu mutiko esan behar dizut
zer esango dut bestela,
Euskal Herria eta euskara
batera dijoaztela.

Ez dugu inoiz galdu behar guk
gure hizkuntzaren trena,
eta ez inola beraz hartu
gure kalean atsedena,
ez pa bere gure etsaiek be
ez dute izango pena,
ta zuek zarete egi horren
adibiderik onena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra