Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-04-23 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio
| Bertsoa entzun | 
1994-04-23 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Berbetan hasi behar
gizonaren gisan,
gimnasioan gagoz
eta ez eleizan,
hala tokatzen zan da
soldadu joan nintzan,
lehen baino tontoago
einda etorri nintzan.
Soldadu juan nintzan
patxara ondraduan,
orduko mutil danak
juandako moduan,
intsumiso ta holakoik
ez zegon orduan...
Jan nituan txuskuak
gaur ditut goguan.
Soldadu joaten ginan
hainbeste gaztedi,
eta adarra joten
bata besteari,
orduan beste bideik
ez gendun nabari,
orain mila zorion
joaten ez danari.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
