Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-03-01 Trapagaran Plaza librea [Bertsoa] / Iñaki Aurrekoetxea, Mikel Urdangarin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-03-01 Trapagaran Plaza librea
Gai-jartzailea
Trapagako Itxaropena Ikastolako ikasleak
Bertsolariak / Egileak
Aurrekoetxea, Iñaki
Urdangarin, Mikel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hauteskundeak dira. Mikel, zu Bill Clinton zara, eta zu, Iñaki, Ruiz Mateos.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-03-01 Trapagaran Plaza librea [Bertsoa] / Iñaki Aurrekoetxea, Mikel Urdangarin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Urdangarin:
Elekzioak ondo
behar dira eraman,
denei tiroa joten
tiro pun eta pan,
zu zeu irabazteko
badaukat nahiko lan,
nor zara: Ruiz Mateos
edota Superman?.
Aurrekoetxea:
Txoratuta zaudela
gaur da argituta,
baina galtzaile zara
ez gaur nahastuta,
utziko zaitut laster
txit akabatuta,
Boyerren pijo planta
ikusten dizut ta.
M. Urdangarin:
Boyer ikusi baino
nahiago nuke hil,
hizketan hasi zara
faltsu bezain umil,
gure Ruiz Mateos
umoretsu dabil,
hemen bakar-bakarrik
falta da Jesus Gil.
Aurrekoetxea:
Argitu beharko da
gauzatxo bat hemen,
zintzoek gaiztoeri
irabazten deutse,
ta ez zazu dantzatu
ez aurre ta ez atze,
eta eseri zaitez
"que te pego leche".

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra