Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-03-20 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1994-03-20 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Udaberriko orduan,
kabia daukat goguan,
ta ume batzuk sumatu ditut
nere inguruan;
gaiztakeriz zuek ez juan,
gauz hau eduki buruan,
nahi badituzue ikusi baina
utzi lehen dauden lekuan. (bis)
Nere urteroko gisan,
ari naiz nere langintzan,
kukukumeak dirade hauek
hori garbi izan;
beraiek mantendu nitzan,
hark utzirikan bizitzan,
neronek asko maitatzen ditut
nahizta nereak ez izan.(bis)
Kabi ugari badaude,
bere purian bestalde,
bere barruan hiru-lau ume
alaitasun jabe,
umetxoa lasai zaude,
ta ez hartzea da hobe,
udaberria tristea baita
txori abestirik gabe.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra