Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-08-13 Baliarrain Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lehenago obrak eta eraikuntzak aipatu ditugu, eta demagun Xabier nahi hainbeste diru daukazula, gastatu ezin ahala. Zer egingo zenduke Baliarrainen?

Deskribapena

Doinua
Esateko ez naiz lotsa
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Frontoi eder bat lehenengo
ta piszina bat hurrengo,
fulbol zelaiak ere ez luke
hain gaizki emango,
putiklub eta lau bingo,
dibertitzeko bai ondo,
ta hoberena inork ez luke
gehio lanikan egingo.(bis)

Badakit hemengo berri,
hau're askontzat pozgarri,
bost aizetara juan ezinik
ehiztariak larri,
hor funikularra jarri,
gurdia atzetik ezarri,
gorakon kartutxoak emanda
behera usoak ekarri.(bis)

Parke polit bat ere bai,
amonak etzanda lasai,
eta aitonak iztar berriak
noiz ikusiko zai,
umeak jolasen alai,
esango dute: "Qué guai!"
beraz Balearrain izango degu
munduko bigarren Hawai.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra