Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsoaroa (4. 1994. Iruñea)
Saioa
1994-10-28 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Gomez, Manu
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Konta iezazkiguzue eskola garaiko pasadizoak.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Esatea ez da zaila,
ordun arazoak pila,
hamahiru urte eginda ere
hirugarren maila,
bihurria zan mutila,
osatzen gendun kuadrila,
udaberrian ibiltzen ginan
txori habi bila.(bis)
Telleria:
Gu gazteak ginanean,
sasoiaren ordainean,
eskola juanda pasatzen gendun
guk hutsa ainean,
apaiza alajainean
jarriz hormaren gainean,
marrubi batzuk jaten ginuzen
apaiz jardinean.(bis)
Peñagarikano:
Noiznahi marrubi ostutzen,
zeni ez zaio gustatzen?
paxintxi janez ibiltzen ginen
zertxobait ospatzen,
han eta hemen jostatzen
gu ez ginaden nazkatzen,
zenbat gozatu hartu genuen
kristalak puskatzen!(bis)
Telleria:
Okerra egin frankotan,
izurratzeko asmotan,
mutil kozkorrak inoiz ez ginan
egon erdi-lotan,
sarri elkarrekin borrokan,
ez baginaden pelotan,
multiplikatzen baino lehenago
hasiaz bertsotan.(bis)
Peñagarikano:
Beti biak elkarrekin,
nahiz ta gauz asko ez jakin,
zeinen gustora ibiltzen ginen
gure lagunekin,
goma eta kakoekin,
bagenekien zer egin,
makina txori hiltzen genuen
tiragomarekin.(bis)
Telleria:
Peña honetxek ziona,
egi zabal eta ona,
beraz galesti atera ohi zen
mutikoen broma:
jo baldin bazen gizona,
altxa bazebilkin gona,
fletxa izaten zen gure arma ta
berdin tiragoma.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra