Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-01-07 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Segurola, Nikolas
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jendea asko harritu zen finalean beste inor ez eta Lizasok aulkiaren papera hartzearekin. Batzuk esaten diate zezenarena hartzeko beldurrez egin ote huan ere. Eta esan zidatek zezenaren papera jartzeko.

Deskribapena

Doinua
Maitasuna da bizi izateko
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zezen koxkorra nintzen garaiko
grinarik ez zait itzali,
asko zituzten gure taldetik
plazetaraino bidali,
ohartzeko lain sen izan nuen
nahiz ta izan animali,
nahiz ta begira ibili
ta arreta erabili,
nere buruai esaten nion:
"horretan zuzen habil hi,
plazara harro joandakorik
berriro ez dek itzuli."(bis)

Odol beroa eta bizia
zezen on baten baldintza,
maiz izaten da trapu batekin
aprobatzeko eskeintza,
ohartu nintzen zuhur jokatuz
molda nezake bizitza,
"hi haiz gure zorigaitza,
pentsu gehiegin emaitza;
ez duk odolik, makalegi haiz"
nere zaintzailea mintza,
ondoko plazan hilko ninduten
bizkorra izan banitza.(bis)

Pentsatu zuten plazaratzerik
nik ez nuela merezi,
horregatikan neure taldetik
baztertu edo bereizi,
eta nerekin gero zer egin
pentsatzen ziraden hasi,
"nahiz jenioz ez den bizi,
zer planta duen ikusi,
zertarako hil behi tartera
bota dezagun lehenbizi",
Zer alde dagon plaza baten hil
edo hazitako bizi! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra