Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia
Gai-jartzailea
Mendizabal, Mikel
Gai-emailea
Loidi, Arantzazu
Mendizabal, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Altza adi Amuriza eta hartu nekeak, proba nahi dizkiat hire bizar zuri maiteak, apaizgintza utzi eta eleizako ateak, ikusirik dauzka ongi mundu hontako parteak, ezauturik gure gerrak ta gure goseteak, gaur egun zentzuik ba al dik misiolari izateak? (bis)
Gaiari oharrak
BERTSOTAN EMANIKO GAIA. Saioaren tarte honetan Mendizabalek hartu zuen
gaijartzaile lana, besteei gaiak jarriz. Bakoitzari doinu berezi batean kantatu zien, berak sortutako edo
berak sarri erabili ohi duen doinuan.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenago ez nuen falta
Afrikako ametsik,
aukerarik izan banu
joango nintzan kasik,
gero handik irten nintzan
gainera oso pozik,
orain badut bizarra ere
ta ez zait falta deusik,
zer naiz bada ni Euskadin,
jantzita nahiz biluzik,
galtzear den tribu baten
misiolari baizik ? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra