Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-03-25 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-03-25 Azkoitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizburu, Izaskun
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Mikel
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lasa eta Zabala izenek zer dakarkizute burura?

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-03-25 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Josean eta Josi izenak
inolaz'e ahaztu ezin;
lehendabiziko amorru latza
sentitu nun gordin-gordin,
ondorenean inpotentzi bat
nabaritu det nirekin,
gauza bat garbi gelditua da
nahiko bazenuke jakin:
gerra zikina ezin da estali
lurpeko pakearekin. (bis)

Hamar bat urte igaro dira,
hori da gauza jakina.
"Non ote dira?", "Nola ote daude?",
galdera sarri egina.
Orain argitu zaigu dexente
eta hartzen degu mina,
lur azpitikan hezur batzuek
agiri dute egina,
hezur horiekin bistaratu da
gobernu honen arima. (bis)

Gure bizitza aurrera doa
pixkabanaka nolanahi,
bere sendiak garbi hitz egin du,
izan da hortarako gai.
Azken batean esan digute
garbi-garbi, lasai-lasai,
horregatikan bengantzarikan
herri hontan ez dute nahi;
bengantzarikan ez dugu nahi guk
baina justizi pixkat bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra