Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-09-01 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-09-01 Hondarribia Jaialdia
Gai-jartzailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hiretzat galdera soil bat: hitzak ba al du itzalik?

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-09-01 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hitza sekula ez da izaten
bata bestearen kalko,
batzuek lodi irteten dira,
beste batzuk plako-plako.
Hitzak itzalik ba ote duen
gure gozamenerako?
Hitzak itzalik ez du gaur egun,
zergatik esan beharko:
pisu gutxitxo nola dadukan
jan egiten dugulako. (bis)

"Hitzak itzala izan behar du"
arbasoen esaera;
hitzikan ez da sekula jaten
gure legeen arabera;
pittin bat behintzat zalantza daukat,
zalantza latza gainera,
aldarrikatu egin nahi nuke
gure hitzen aldaera,
itzala ere aldatzen baita
orduarekin batera. (bis)

Erdi-pasota azaldu ohi naiz
holako toki hauetan,
baina egunez ni hitzarekin
ez naiz aritzen brometan;
baina Xebastian pentsa ezazu,
itzalik ez da gauetan,
holakoetan ez naiz ibiltzen
eskrupuloz ta penetan,
ta "maite zaitut" esaten dakit
nahiz ez maitatu benetan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra