Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-03-03 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-03-03 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Gaztelurrutia, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Ibarra, Iratxe
Iturriaga, Unai
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iratxeren bizitza sentimentala.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Ibarra, Iratxe

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-03-03 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibarra:
Lehendik egoten nintzen
zu probatzeko zai,
eta gero guztia
ere neukan etsai,
txakurrena (*) esan dut,
egia da hori bai,
baina barru-barruan
gustatzen zait Unai. (bis)

Iturriaga:
Bizitzan aurkitzen da
makina bat lagun,
baina sarri bidea
ez da horren leun.
Barkatu baina Iratxe
ez dut ondo entzun,
txakurraren barruan
esan nahi al zendun? (bis)

Amuriza:
Orain eztabaida hau
argitu beharko;
zerbait argitua da
Iratxerentzako,
"Unai gustatzen zaio"
dio bapo-bapo,
txakur beltzaren antza
hartzen diolako. (bis)

Ibarra:
Antza hartze kontutan
ibiltzen naiz nekez,
eta Xabier ere
gaur dabil aldrebes;
txakurrak bentaja bat
ere badu berez:
hau okupauta dago
eta txakurra ez. (bis)

Iturriaga:
"Y dale que te pego",
aspertu naiz ointxe!
Hortarako badira
makina bat etxe;
txakurra edo gizona
mekaguen la letxe!
Egitea da problema!
Egitea! Iratxe. (bis)

Amuriza:
Txakurkerian nago
nahiko kargatua,
hona hemen bikotea
enparejatua,
San Inazio santuan
liburu santua,
txakurmania ez zegon
kontsideratua. (bis)

Ibarra:
Liburu santua dut
beraz orain etsai,
holakoak ez dira
gaur entzuten nonahi.
Ez daukat zertan egon
inoiz txakurren zai,
zurekin egitea
da problema Unai. (bis)

Iturriaga:
Problema da Iratxe
ta urte askotarako,
baina gaiak behar dira
asko ez luzatzeko.
Etor dadila Beñat
hor baitago bapo,
edota ta San Bernardo
Iratxerentzako.(bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra