Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1995-08-15 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"
Bertsoa entzun |
1995-08-15 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S.Lizaso:
Lau animali gera
hemen hizketa gai,
neu naiz printzipalena
eta nago lasai;
edo erreparatu
guztiok oiloai,
bizirik balio det
hilda gero're bai. (bis)
Egaña:
Alferrik ari zera,
alde oilo, alde!
Gure artean bada
horrenbeste alde;
printzipalena neu naiz,
zalantzan al zaude?
Bizitza garratza da
eztirikan gabe. (bis)
X.Zeberio:
Begiratuta hemen
gu lau animali,
nik defenditua det
hamaika famili!
Katua lapurretan
sukalden ibili,
txakurrak egiten du
handikan bidali. (bis)
J.Agirre:
Txakur buru-haundi hau
bere klaserako,
zerbait balio du baina
besteik ezerako;
katua da kanpeon
xagu ehizerako,
serbizioa nik dut
gure etxerako. (bis)
S.Lizaso:
Erletxoak dizdira
du bere brilluan;
oiloa oilarrakin
bere istiluan;
xagu faltarik ez da
gure ikuiluan,
katua beti lo da
zakurran onduan. (bis)
Egaña:
Pertsonei erakusten
askotan jarduna,
loretikan lorera
nahi bezela juna;
politikan'e ni naiz
ejenpluik juxtuna,
erregina bai baina
erregeik eztuna. (bis)
X.Zeberio:
Katuak bisita'itu
ganbarako kutxak,
han zeuden gaztaiak
gelditu'ira hutsak;
nei amonak kendu'izkit
bizkarreko hautsak,
gaur jan ditutelako
oiloan arrautzak. (bis)
J.Agirre:
Beti hasarre gabiltz
zakur ta katua,
okerra izaten da
guk degun tratua;
oilua da berritsu
madarikatua,
arrautza ipurdian
dauka trabatua. (bis)
S.Lizaso:
Oiloa degu beti
etxeko nagusi;
naturaren eskemak
nik neronek hausi;
holakorik ez leike
besterik ikusi,
emea izan arren
arrautza ta guzi! (bis)
Egaña:
Erlea da nagusi,
gauza nabarmena;
reproduzioana
ejenplu onena;
hauek razakoakin
eiten dute dena,
eta ni naiz eozeini
sartzen diotena. (bis)
X.Zeberio:
Txakurra izurratzen du
gosearen gaitzak,
gallina kapona ta
hik hauxe entzun zak:
egunean bost bat
arrautza egin zak,
bi amonarentzako
ta hiru neretzat. (bis)
J.Agirre:
Zakur tripa haundi hau
zelebrezko kasta;
erlea berriz nunahi
hasteko kapaz da;
lotsarik ez du eta
edozeini zazta,
baina gaixua hantxe
gelditzen da plaxta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra