Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-09-24 Donibane Lohizune Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1995-09-24 Donibane Lohizune Jaialdia
Gai-jartzailea
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Mihura, Fermin
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure bihotzari hiru bertso.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1995-09-24 Donibane Lohizune Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihotza zer den denok dakigu
nahiz ta guk ezin ebaki,
nik ere zerbait badaukadala
aspaldi nun erabaki,
gauza koxkor bat esan nahi dizut
sentipenen bizitoki,
sarri gustora bizi naiz baina
nere buruak ez daki,
haundia izan behar denean
zergatik zara hain txiki? (bis)

Gure bizitzak izaten ditu
hainbat eta hainbat aldi,
batzu-batzutan txingurri zara
ta beste batzutan zaldi,
batzutan zabiltz mila "por horan"
ta bestetan geldi-geldi,
esan zaidazu datozenean
mila pena nitan gaindi,
txikia behar zaitudanean
zergatik zara hain haundi? (bis)

Hara neroni ere ez nauzu
ez haundi eta ez gizen,
baina batzutan zuri begira
barrutikan naiz izitzen,
nere aurreko belaunaldian
gauza asko ikasi zen,
neroni ere gazteagotan
beldurtiagoa nintzen,
ia denboraz ikasten dedan
zure neurrira bizitzen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra