Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Atzerritik ekarritako hartza zaitugu. Lepoan, zu kontrolatzeko, mikrotxipa jarri eta Pirinioetan utzi zaituzte.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Udazkena iritsi da
basoan bada orbela,
txoriak zeruan eta
erreka ondoan igela;
hor doa nere pausoa
astuna eta motela,
begira dut gizakia
zein basapizti ergela!
Kontrolatu nahi gaituzte
horrela eta honela,
nahiz eta mendia izan
haundia eta itzela,
gizonen jokabidea
zabarra eta ustela,
pentsatzen dute gerala
beraiek diran bezela. (bis)

Piztia izatearren
jartzen digute isuna;
gure bizimodua da
iluna eta lizuna.
Baso-pagadi artean
sarri korrika jarduna;
aske pasatu dut beti
berdin gaba ta eguna,
baina orain jarri dute
barnean neurri astuna,
ta ez da bide zuzena
piztiok daramaguna.
Behingoz konturatu bedi
gure gizaki laguna:
txip txikitxo baten ez da
kabitzen askatasuna.

Jadanik sartuak gara
hoita batgarren mendean,
eta oraindik bizia
gizaki horien menpean.
Denok ulertu dezute
ondo nere esanean,
nola bizi nahi genduke
libre izateko planean.
Ta zer egin behar dut nik
hemendikan joatean?
Arnasa sakon hartuaz
nere ibilera askean,
agian bihar ta etzi
igoal datorren urtean,
ni libre sentituko naiz
hiltzen naizen egunean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra