Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Iñaki Murua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Saioa
1997-10-26 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Aritz
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aritz larogei urteko aitona zara eta Iñaki zure biloba da. Zuk, aitona, uste duzu eguraldi kontuan oso iaioa zarela. Biloba aurten lizentziatu berria da Meteorologian. Ez zarete bata bestearen teoriekin fidatzen.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi
Zerbait direla pentsatuz dabiltz
hamaika gazte halako!
Nire biloba trakets honi ere
zerbait azaldu beharko:
meteorologo ikasi arren
zuk estudiante lez, bapo,
bihar euria egin behar du
aitonak esan dulako. (bis)

Murua
Zeure ustetan zerorri zera
kontu horietan maisu;
ni lizentziatu izanagatik
ezjakin eta mukizu.
Biharko berri ta etzikoa
diozun gisan dakizu,
eta urtero zuri belarrak
euriak bustitze'izkizu. (bis)

A.Lopategi
Hainbeste urte bizitza hontan
nik pasatzearen truke,
eguraldiaz guztia dakit
ta jakin behar zenuke:
nahiz lizentziatu kategorian
euki hamaika birtute,
telebistako jakintsu denek
ere huts egiten dute. (bis)

Murua
"Jakintsu usteko" esango dezu
"ez dira tipo ederrak",
egite'ituzte kamara aurrean
berebiziko okerrak;
nik miatze'itut gau eta egun
ingurugiro bazterrak,
eguraldia iragartzen dut
Meteosati eskerrak. (bis)

A.Lopategi
Meteosat ta holako hitzak
nik ez ditut atseginak,
sasijakintsu guzti hauexek
den-denak dira berdinak.
Bihar ona egin behar duela,
hortan zure ahaleginak,
baina holakorik ez du esaten
nire bizkarreko minak. (bis)

Murua
Aspalditikan teknologiak
aurrerapena munduan,
eta nik horiek gaur darabilzkit
eskura eta onduan.
Asmatu ez dezun aldiero zu
jo bazintuzte buruan,
bizkarren dezun min hori ere
doble izango zenduan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra