Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Muniategi, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Muniategi, Igor
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hauts bihurtu dira orain dela urte batzuk zuek biok zenituzten ametsak. Zuk, Xabier, zeure buruari botatzen diozu horren errua. Igorrek, ordea, bertzeen errua izan dela uste du.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Muniategi, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira:
Ameslaria izan nintzen ni
gazte gehienen gisara
baina orain naiz garbi esanez
etsipenaren islada.
Barkatu baina gure gosea
soilik gure errua da
egiten dugun ekintza ororen
arduradun hutsak gara. (bis)

I. Muniategi:
Hainbat urtean bizi izan naiz
amets haundi baten bueltan
baina guztia haustu egin zait
dirudienez gaur bertan
nire errua izan dugunik
ezin da esan benetan
mania beti izan didate
epaileek txapelketan. (bis)

X. Silveira:
Baina Igor ez duzu bereizten
doinua eta errima
hasi zen baina laister bukatu
bertsotako zure filma;
besteek dute horren errua
zu zara soilik biktima
biak dauzkazu heldu gabeak
garuna eta arima. (bis)

I. Muniategi:
Txapelketatik gaia aldatu
behar dut bapatean rau!
Nire bizitzan zorigaiztoak
oraindik ere badirau;
maitemintzea daukat ametstzat
amets haundia dugu hau
ta nik zer kristo egin behar dut
berak maite ez baldin banau. (bis)

X. Silveira:
Laguna zuri erran nahieko
hiru-lau gauza badauzkat
baina bertsoak ez du izango
lekurikan guztientzat.
Gertatzen zaizun ororen kulpa
baldin bada bertzeentzat
zu maitemintzen ez da hain zaila
zuk maitemintzea pixkat. (bis)

I. Muniategi:
Nire bizitza ez da busti ta
hamaika momentu alaiz
"Igor horrela ezin da segi"
zuk esana didazu maiz
baina zergatik aldatuko dut
bizitza ta hizketa gaiz
besteei errua bota ezkero
zoriontsu bizi banaiz? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra