Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
-
1. puntua: Zure hilobirako / esaldia bota,
2. puntua: Hiltzen zaren unean / zer geratuko da
3. puntua: Denek esango dute / jatorra zinela
-

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Zaldua:
Zure hilobirako
esaldia bota

E. Lekue:
akaso egin behar dut
zurekin borroka
puntu hori izan da
laguna porrota
momentu hori nahiko
urruti dago-ta.

J. Zaldua:
Hiltzen zaren unean
zer geratuko da?

E. Lekue:
Esan dut nik lehen ere
falta da denbora.
Ez dakit erakutsi
behar dudan ganora
seguru batzuk egon
behar dira gustora.

J. Zaldua:
Denek esango dute
jatorra zinela

E. Lekue:
eta albotik batzuk
gezur hutsa dela
baina kontuak beti
horrela direla
ni ixilik egongo naiz
hilda nagoela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra