Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Martin, Jon
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotekideak zarete. Goxo-goxo zaudetela Xabier, Jonek joko berri bat proposatu dizu gaur: ohean lotuko zaitu.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya:
Esplikatu dit eta
a ze atakea!
Jokoa al da hori?
Jaungoiko maitea!
Ohean jarri nahirik
lotuta katea...
hobe adibidea
zu zeu izatea. (bis)

J. Martin:
Nik egin nahiko nuke
ahalegin abila
eta ez zazu sortu
orain iskanbila;
gure ohean lotu
nahi zaitut mutila
baina joan behar dut soka
gehiagoren bila. (bis)

X. Paya:
Esan, esan ta ez dit
egiten jaramon!
Jolasak ezin izan
hainbeste gauza on;
begira nabil eta
ezin trankil egon
kontsoladore hori
zertarako da Jon? (bis)

J. Martin:
Hori zertarako den
zuk ez al dakizu?
Hainbeste asmatu behar
zenuke zuk aizu!
Ez diezazula eman
horrenbeste izu
ez du ematen baina
kabituko zaizu. (bis)

X. Paya:
Jada gorritu zaizkit
begi ta matraila
oihuka ikusi zaizkit
hortz eta gangaila.
Hori sartzeko baino
badut behar den maila
zurea kabitzea
ere ez zen zaila.

J. Martin:
Tamaina ez badegu
gauzaren laguna
erraminta onena
da goxotasuna;
nahasten ditut sexua
eta maitasuna
soilik egingo dizut
gustatzen zaizuna. (bis)

X. Paya:
Nahiz horrek sortu duen
nire irriparra
gogoeta egin dut
banuen beharra
ta soilik etorri zait
ideia bakarra:
solitarioa ez dela
horren joku txarra. (bis)

J. Martin:
Zu ohean gainean
etzan zaite hauspez
ta konturatu zaitez
ohea ez haustez;
sokaz lotuko zaitut
nik soka fuertez
gero erabakiko dut
askatu edo ez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra