Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya
Bertsoa entzun |
2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Z. Iarritu:
Pobre jaiotzen dena
pobrea betiko
X. Paya:
patuak ez omen du
pobrerik begiko
batzuk zutik besteak
beti belauniko
behekoak aldiz ez du
hain errez etsiko.
Z. Iarritu:
Pentsiorik denontzat
izango ote da?
X. Paya:
Posible ez dut ikusten
holako aukera
bizi gara bankuen
modu ta legera
dugunarekin egin
beharko aurrera.
Z. Iarritu:
Erretiroa duzu
oraindik aparte
X. Paya:
bizi nahi dudalako
nik gogor jo ta ke
barruan hainbat grina
gogo eta arte
ni ez naiz isilduko
hura heldu arte.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra