Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
Bertsoa entzun |
2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Z. Iarritu:
Hipotekaren menpe
hamaika bikote
J. Martin:
bukaera gabeko
bidaia bat ote?
Nahiz eta hortan askok
ez dun nahiko zorte
jubilatzean buelta
emango diote.
Z. Iarritu:
Biek lan eginda ere
ez dute nahikoa
J. Martin:
hori da egoera
oso tipikoa;
nik hautsi nahiko nuke
erostean mitoa
ez naizelako horren
tontolapikoa.
Z. Iarritu:
Bankuari lotuta
eternitatean
J. Martin:
ezin dute ordaindu
bien bitartean
eta maitasun eza
sartuta tartean
hori izan liteke
hiruren kaltean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra