Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Rekondo:
Zure haurtzaroari
erreparatuta
O. Enbeita:
guztia polita da
txar batzuk kenduta;
oraingo ardura danak
guztiz urrunduta
zoriontsu nintzake
berriz bueltatuta.
A. Rekondo:
Ume hark ikusiko
balu gaur zarena
O. Enbeita:
igual emango luke
bere onespena.
Bizitzan egunero
gertatu ohi dena:
bihurtzen da gerora
gu orain garena.
A. Rekondo:
Nola ailegatuko
zara zahartzarora?
O. Enbeita:
Ez dut hori pentsatzen
inondik inora
nahiz sarri begiratu
urduri gerora
egunak bizitzea
hobe izango da.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra