Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Enpresa bereko bi langile zarete. Zuk Nahikari goi kargu batetik lanpostu apalago batera aldatzea erabaki duzu. Arkaitzek berriz, kosta ala kosta, gora egin nahi du.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Gabilondo:
Enpresan hiru urtez
ia jaun ta jabe
mila arazo izan
ditut parez pare.
Bizi nahi nuke ondo
bizi nahi det bare
ta zuek ulertzerik
ez det nahi hala're
nik lasai bizi nahi
kezkarikan gabe.

A. Goikoetxea:
Eskuak egin ditut
urtetan zikindu
eta nere gorputza
lanean dut mindu;
orain goiko hoiekin
nahi nuke berdindu
punta-puntara heltzen
gogor ahalegindu
lanik egin ez eta
besteeri agindu.

N. Gabilondo:
Horrela ibili naiz
hiru urtez kasi
eta lagun guztiak
albotik ihesi.
Benetan esaten det
ez dula merezi
mailarik barenean
nahiko nuke hasi
pertsona ona izaten
nahi baitet ikasi.

A. Goikoetxea:
Pertsona ona izan
bueltarikan ez du
horrelako gauzarik
ez zazu amestu;
zergatik jartzen zera
larri eta estu?
Zuk utziko duzuna
hartzeko naiz prestu;
enpresa ezin da utzi
galtzaileen esku.

N. Gabilondo:
Agintzeko badezu
nahi aina patxada
badezu nahiko grina
badezu zirrara.
Elkarrenak trukatuz
hasiko al gara?
Agian ona dela
jakin zazu hara
bakoitza bere hortan
ona baldin bada.

A. Goikoetxea:
Zu behera begira ta
ni gora begira
zeinen desberdina den
gure ikusmira;
denak maila berean
polita da tira
eredu jarri nahi du
gaur kooperatiba
hoiek Arrasateko
txorakeiak dira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra