Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Paya, Xabi
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Duela 30 urte zure umea abandonatu zenuen. Bila ibili ostean, gaur jakin duzu non bizi den. Bere etxeko atarian zaude.

Deskribapena

Doinua
Txikitatikan edukia dut
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire umea gogoan daukat
ia-ia egunero
oroitzapena bihurtu arte
nire bizitzan borrero;
gaur berriz hartu nahi nuke bera
nire magalean bero
gazte izan nitzen ero
gaztaroa arrazoi edo...
Konbentu baten utzi nuen behin
serora baten bezero
oraindik ere ikus nezake
begiak itxi ezkero. (bis)

Zure etxea hauxe omen da
ta orain ni nago hemen;
bizitza ona omen daukazu
hor ikusten dut nabarmen;
egia esan hona etortzeko
orain'e dudan nengoen.
Ai ama zer egin nuen!
pentsa izan banu lehen...
Damu naiz zinez, damu naiz oso
barkatu zaidazu Julen
nahiz ez dakidan zure izena
oraindik ere hala den. (bis)

Nire bizitzak zu han utzita
ez zuen egin hobera;
nire akatsak batu ditut bai
jada badauzkat sobera
baina zeozer ondo egin nahia
nahia hori zen gainera
behingoz egin dut aukera
behingoz egin dut aurrera
txirrina hor dago eta astiro
noa ni zure atera:
arren atea zabal zaidazu
bihotzarekin batera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra