Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-10 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Diru asko eskaini dizute, baina ez zaude prest.

Deskribapena

Doinua
Atmosferatik atera eta
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizon txiki bat hurreratu zait
lehen atzetik abiadan
eta berari segitzeko esan
dit lasai-lasai patxadan.
Nik susmo txarra hartu diot bai
ez dakit kontu ona dan
milioi piloa ilaran
mahai gainera eraman.
Gero esan dit "Zure lagunak
sala itzazu banan-banan".
Munduko urre dana ez da nahiko
lagunak saldu ditzadan! (bis)

Herri txiki bat dugu geurea
bere mesede ta kalte
baina halere bizi nahi dugu
besteengandik aparte.
Horrexegaitik gu estuago
berriro hartu gaituzte.
Ona denik ez dut uste
ditut mila buruhauste.
Gela hontatik korrika ihes
orain egin nahiko nuke
baina mahaitik dirua kendu
ta pistola jarri dute. (bis)

Pistola eta bala ikusi
ditut beraz mahai hortan.
Oraintxe nago benetan larri
barrua daukat kolokan...
Joan nadila esan didate
ez nuen uste askotan.
Jarraituko dut borrokan
ez naiz geratuko lotan
ez nagoelako nire herria
hola saltzeko asmotan
baina atzera begiratuko
dut askozaz gehiagotan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra