Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes
Hamabietan Boulebarrera
joan gara aurpegi alaiz
hainbeste jende ta bertsolari
ez zen elkartuko hain maiz.
Nahiz ta legeak bere babesa
ez digun emango garaiz
herriak behintzat maite gaitu ta
babestuta sentitzen naiz.
B. Gaztelumendi
Baino ze herri? Ehun lagunetik
gora ez ziren agertuko!
Egunkaria itxi ziguten
itxi ziguten ta punto.
Itxaropena gauza ona da
guztiok gera lekuko
baina ez digu indarrez kendu
zigutena bueltatuko.
A. Estiballes
Arrazoi duzu noski ehun lagun
gaur ez direla herria
baina ehun hoiek gutxienean
mugitu dute gerria.
Egunkaria itxi ziguten
ta laister igual Berria
baina ehun hoiekin dudarik gabe
egingo dugu berria.
B. Gaztelumendi
Gogoratzen naiz Egunkaria
itxi ta biharamunean
zeinen ezdeusak sentitzen ginen
gure izaera xumean.
Berria ere itxiko dute
bai nahi duten egunean
ehun lagun alper-alperrik dira
bakarrak nahi ez dunean.
A. Estiballes
Kopuruari ez begiratu
zerbait mugitzen ari da.
Bertsolariak txapelketakin
dabiltza baina begira
batzuk ahalegin txiki-txiki bat
egin dute eta tira!
Gaztelumendi ta Estiballes
ere hurreratu dira.
B. Gaztelumendi
Gaztelumendi ta Estiballes
ta pankartan beste hiru
baino Garzonek horren aurrean
zerbait aldatuko al digu?
Aurrera egin nahi degu baina
ze pertsonal ta ze diru...
Doinua aldatu nahi degu baina
bukaera badakigu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra